XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pedro Corosola izan zen erraztasunik handienak eman zituena eta horrela MUSIKASTE 76 eta 80rako kontratatu genuen. Patxi Corostolak Orkestra Nazionalarekin aritzeko ohitura zuen eta bera ekartzeko biak ekarri behar ziren. Félix Lavilla kontratatzeko ahaleginetan behin baino gehiagotan egin dugu huts, mota guztietako arrazoiengatik, gaisotasunak barne, jada sinaturik zituen konpromezuak bertan behera uztea behartu zutenak.

Arazo hauen aurrean azpimarratu nahi dut Maite Arruabarrenak ematen dizkigun erraztasunak; izan ere, emanaldiak bata bestearen atzetik izaten baditu ere, beti asmatzen du bere konpromezuak antolatzeko orduan eta horrela eskatzen diogun guztietan beti egon ohi da prest MUSIKASTEra etortzeko.

Maiz, MUSIKASTEk berak antolatzen duelako egun bakoitzeko programazioa, euskal musikagileen partituretan oinarrituta, gure eskaintza ez da interesgarria izan interpretari askorentzat, uste dutelako beraientzat ez dela egokia MUSIKASTEn baino interpretatuko ez dituzten lan batzuk ikastea.

Bestelako arazoak sortzen dituzte partitura jakin batzuek, Euskal Herrian ez dauden interpretariak eskatzen baitituzte. Kasu berezia izan zen Aita Donostiaren La quampecirc;te hèroampiuml;que du Graal lanaren programazioa. Lan hau Ondas Martenoti eman zitzaion, Espainia osoan ez dagoen instrumentu elektroniko bat. Paristik ekarri eta Errenterian estreinatu zen, eta zaila izango da beste inon interpretatzea.

Garratza da behin konpromezua hartu eta gero, baita idatziz ere, arrazoirik xelebreenengatik ere etorri ez diren zenbait interpretariren kasuak gogoratzea.

Halaber tristea da egoera limiteak oroitzea, zenbait interpretariri diru-kopuru izugarriak ordaindu behar izan dizkiegun kasuak, beren eskaeren aurrean men egitea baino beste aukerarik ez zegoelako.

1988an Eusko Jaurlaritzak Musikako Aholkularitza-Batzorde bat izendatu zuen, musika-entitateen artean fondoak egokiago banatzeko. Hauxe izan zen batzorde honen iritzia: MUSIKASTE. Gure iritziz gure herrian bere arloan egiten den ekitaldirik garrantzitsuena. Uste dugu ofizialki gaur egun arte ez zaiola duen garrantzia aitortu. Behar beharrezkoa da errebalorizazio bat, partida ekonomikoan isladatuko den errekonozimentu bat.